Aste honetan amaituko da epea Aiarako Administrazio Batzarrek dirulaguntza eskatu dezaten oinarrizko lanak egiteko

Aitor Aspuru Saez 2022ko aza. 10a, 07:00

Oinarrizko lanak diruz lagunduko ditu Aiarako Udalak.

70.000  euro bideratzen ditu Aiarako Udalak kontzejuen lanak diruz laguntzeko, eta entitate bakoitzak proiektu bana aurkeztu dezake, aurten eginkaritzen bada betiere.

Aiarako Udalak gogoratu du azaroaren 13an amaituko dela Administrazio Batzarrei zuzendutako Dirulaguntzen Programaren deialdia. Egitasmo hau bi ildotan banatzen da eta bakoitzak 35.000 euroko aurrekontua dauka.

Alde batetik, lanen kostuari aurre egiteko ematen diote dirua batzarrei. Bestetik, obra horiek behar dituzten kontratazio teknikoak babesten ditu programak. Ezinbesteko baldintzak dira urte bakoitzeko proiektu bakarra aurkeztea eta 2022an egikaritzea. Kontzeju bakoitzak 6.000 euro jasoko ditu gehien jota.

Lanen izaerari dagokionez, oinarrizko azpiegiturako obrak finantzatuko dira: argiteria publikoaren sare orokorra eta energia elektrikoaren sareak edo edateko uraren etxez etxeko banaketa-sareak (behe-sarea eta alta-sarea) instalatzea, berritzea edo handitzea eta konpontzea. Mota horretako sareen erabateko berritzea eskatzen denean, azpiegiturek 20 urteko edo gehiagoko antzinatasuna izan beharko dute.

Era berean, hondakin-urak saneatzeko eta arazteko sare orokorren eta/edo sistemen eta euri-urak bereizteko sareen kasuan, mota horretako sareak erabat berritu behar direnean, 20 urteko edo gehiagoko antzinatasuna izan beharko dute. Hiri-eremu finkatuetan bide publikoen zoladura ere diruz lagundu ahal izango da.

Halaber, deialdian parte har dezakete landa- eta abeltzaintza-bideetako obrek (basogintzakoak izan ezik), betiere titulartasun publikokoak badira. Bizileku iraunkorra duen biztanlerik ez duten herriguneetan egin nahi diren lanak ere aurkeztu ahalko dira.

Gentza Alamillo alkateak honakoa erantsi du: “Ekipamendu- eta zerbitzu-obrei dagokienez, dirulaguntza jaso ahal izango dute kontzeju-gelak, erabilera publikorako biltegiak, gizarte-zentroak (erabilera anitzeko aretoak), bolatokiak, estali gabeko frontoiak, parkeak eta lorategiak eraikitzeak, handitzeak, birgaitzeak, konpontzeak edo aldatzeak, bai eta kanpoko kirol-pistak aldatzeak ere, besteak beste”.

Laguntza teknikoen kasuan, proiektuak idazteko, obrak zuzentzeko eta obrak gauzatzeko zuzendaritzetarako ordainsari teknikoen %50 lagunduko dute diruz. Halaber, segurtasun- eta osasun-azterlanak idaztea eta obretako segurtasuna eta osasuna koordinatzea, bai eta balioetsitako memoriak ere aurkeztu ahalko dira diru-laguntzetara. Era berean, aurkeztu daitezke obra egiteko behar diren txosten teknikoak, hala nola txosten geoteknikoak, hondakinen kudeaketakoak, lan topografikoak edo proiektu bat idazteko edo obra bat gauzatzeko behar den beste edozein.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide