Gaur aurkeztu dute Aiarako Txakoli Biziren bigarren edizioa

Jone Gartzia Gerra 2022ko aza. 11a, 15:00

Arespalditzako Soloitza Gaztandegian egindako brindisarekin Aiaraldeako Txakolinaren Ibilbideak eta Aiarako Kuadrillak Txakoli Bizi dinamika aurkeztu dute, "Aiaraldeko kultura, jatorria eta zaporea ezagutzera emateko".

Brindisa egin dute eguerdian Arespalditzako Soloitza Gaztandegian, Enoturismoaren Nazioarteko Eguna dela baliatuz Txakoli Biziren bigarren edizioa aurkezteko.

Gaurtik hasita hilaren 27ra bitarte hainbat ekintza antolatu dituzte eskualdean bertoko kultura eta zaporeak zabaldu asmoz. Besteak beste, dastatze eta sukaldaritza erakustaldiak egongo dira egun eta leku ezberdinetan, eta musikak eta bakarrizketek ere tokia izango dute programazioan.

Aurkezpenean Aiarako Kuadrillako Presidente Encina Castresana "poz-pozik" agertu da ekimena bigarrenez ospatu ahal izateagatik. "Gure eskualdea sustatzeko, eta aldi berean eremuko produktuak barreiatzeko modu bat da, jarduerak eta esperientzia enogastronomikoak direla medio".

Aurkezpenean Eduardo Eguinaco Arabako Nekazaritza Saileko foru diputatua, Irma Basterra Arabako Lurralde Orekaren Saileko diputatua eta Daniel Sonala Basque Tourreko zuzendaria ere izan dira, Airaldea eskualdeko alkateez lagunduta. Bertaratutakoek brindisa egin dute eta Soloitza Gaztandegiko produktuak dastatzeko aukera izan dute, bisita gidatu eta guzti. 

Txakoli Biziren inguruko programazioa aiaraldea.org webgunean ikusi daiteke. Halaber, jardueretan izena emateko aukera dago bertan. Txakoli Bizik Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide