Aiarako Udalak herriko azpiegitura guztiak ikuskatuko ditu, bertatik fibrozementua erretiratzeko asmoz

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko aza. 24a, 06:45
Eraikuntzan oso erabilia izan da zuntz-zementua. / Aiaraldea.eus

Hondakinei eta Kutsatutako Lurzoruei buruzko Lege berria aplikatu eta udalerriko zuntz-zementuaren inbentarioa egingo du Aiarako Udalak, 2028a baino lehen material hori eraikin eta azpiegitura publiko guztietatik erretiratzeko asmoz.

Aiarako Udalak udalerriko eraikin publiko guztiak ikuskatuko ditu aurki, bertan fibrozementu arrastorik dagoen ezagutu eta material honen inbentario bat osatzeko asmoz. Amiantoz eginiko materiala da fibrozementua eta bere zuntzek birikietako minbizia eragin dezakete epe luzera begira. Udalaren eraikinak ez ezik, herriko beste elementu batzuk ere ikuskatuko dituzte, baita Administrazio Batzarretako azpiegiturak ere.

Neurri horrekin, Aiarako udalak aurrea hartu nahi dio indarrean sartu berri den Hondakinen eta Kutsatutako Lurzoruen Lege berriari. Lege horrek amiantoa bezalako materialak erretiratzeko estrategia bat exijitzen die tokiko administrazioei 2028. urtea baino lehen. Horretarako, datozen hilabeteetan osatuko duten errolda baliatuko dute, eta zuntz-zementuaren erretiratzea instalazio bakoitzak biztanleekiko duen esposizio mailaren arabera gauzatuko da, esposizio altueneko azpiegiturak lehenetsiz.

Bide beretik, amiantoarekin lan egiteko baimena duen enpresa batek burutuko ditu lanak. Udalak material grafiko baten sorrera ere aurreikusi du, herritarrak sentsibilizatzeko amiantoaren eta bestelako zuntz-zementuen inguruan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide