Iker Colmenero, Lukene Trujillano, Gaizka Pujana eta David Hidalgo Arabako Txapeldun atzoko Aiarako Ziklokrosean

Aitor Aspuru Saez 2022ko abe. 19a, 12:00

Eskualdeko lau txapeldun arabar berri utzi zituen atzo Aiarako Ziklokrosak.

Eskolarteko ziklokrosaren ostean, heldu eta gazteentzako Aiarako Ziklokrosa lehiatu zen atzo Ibaguenen. Eguraldia lagun, ehunka kirolari eta kirolzale bertaratu ziren zirkuitua betetzera.

Lasterketak Arabako Ziklokros Txapelketako lau txapel utzi zituen; Iker Colmenero, Lukene Trujillano, Gaizka Pujana eta David Hidalgo txirrindularientzat, hain zuzen.

Edonola ere, Arabatik kanpoko parte hartzaileak ere egon ziren lehian eta, hori dela medio, soilik Iker Colmenerok irabazi zuen bere kategoriako -kadete- lasterketa. Nesken kadeteen artean Mirari Gotxi laugarren izan zen sailkapen orokorrean eta bigarren Araban. Hurrengoa Araban Lierni Aldaiturriaga izan zen.

Master 40 kategorian Gaizka Pujanak ezin izan zuen iazko marka errepikatu, eta nahiz eta lasterketa buruan egon zenbait kilometrotan, azkenean bigarren zeharkatu zuen helmuga. Hala ere, Arabako Txapelduna izan zen. Javi Santos egon zen berarekin podiumean, hirugarren sailkatu baitzen lurralde historiko berekoen artean.

Lukene Trujillano Elite Sub-23ko hirugarren izan zen sailkapen orokorrean, baina hori ez zen arazoa izan Arabako onena izatea lortzeko. Ixone Nuñez ere igo zen podium horretara, hirugarren postuan.

Azkenik, Master 30 kategorian tokiko nagusitasuna egon zen. David Hidalgo bigarren sartu zen helmugan eta Arabako txapela eraman zuen. Iñaki Carro, iazko irabazlea, hirugarren izan zen sailkapen orokorrean eta bigarren Araban, bere atzetik Araban Andoni Etxebarri eta Alex Hidalgo egon ziren, hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide