Atzo izan zen Aiarako Gabonetako Postal, Komiki eta Ipuin Lehiaketako sari banaketa Luiaondoko Otueta Gizarte Etxean, 'Igande Arratsaldeak Familian' egitasmoaren barruan. Eraikineko goiko solairua jendez gainezka egon zen. Asier Kidam magoaren ikuskizuna egingo zutela baliatuta, berak eman zituen aitorpenak.
Honako gazte hauek izan ziren saridunak:
- Maider Perez Martos, 1. saria postalen kategorian
- Hodei Berinkua Garcia, 2. saria postalen kategorian
- Amaiur Barrera Martinez, 1. saria komikien kategorian
- Haizene Echeberria Muñoz, 2. saria komikien kategorian
- Enara Izquierdo Agirre, 1. saria ipuinen kategorian
- Dunixe Lopez Caminos, 2. saria ipuinen kategorian
Saritutako lan guztiak hemen ikus daitezke.
Argazkiak: 24 Elkartea