Aiarako Udalak esparru digitalera hedatu du 2023ko udal aurrekontuen parte hartze prozesua. Horretarako formularioa osatu eta Interneten argitaratu dute, aiararrek euren iritzia eman dezaten.
"Bitarteko horren bidez, proiektuak eta hobekuntzak iradokitzeko parada izango dute herritarrek", azaldu du Gentza Alamillo alkateak.
Halaber, udal gobernu taldeko buruak argitu du tresna hori baliatzeko oinarrizko informazioa bete beharko dutela aiararrek, hala nola izena, abizenak, NAN zenbakia eta helbidea.