Lehen sektorean sortutako 37 tona plastiko bildu zituen Aiarako Udalak iaz

Aitor Aspuru Saez 2023ko urt. 13a, 11:00
Bazka siloratzeko plastikoa biltzen du Aiarako Udalak.

Tokiko erakundeak eskaintzen duen doako bilketa zerbitzuaren helburu nagusia da abeltzaintzako plastikoak kontrolik gabeko hondakin ez bihurtzea eta ingurumenari kalterik ez egitea.

Aiarako Udalak %30ean handitu zuen iaz bazka siloratzeko plastikoen bilketa kopurua, 2021eko datuekin alderatuta. Aiarako alkate Gentza Alamillok azaldu duenez, “2022an nekazaritzako 37 tona plastiko bildu ziren 74 ustiategitan, guztiak Aiarako udalerrian”.

Hondakin horiek biltzen dituen zerbitzua tokiko erakundearen egitasmoa da, erabat doakoa. Zaku gardenak erabilita, plastikoak euren izaeraren arabera sailkatzen dira, baita soketatik bereizi ere, ondoren ustiategietan bertan jasotzeko.

Doako baliabide horrekin, helburu bikoitza du Aiarako Udalak: murriztea lehen sektorean sortzen diren hondakinak eta ingurumena babestea. Ez da horretarako eskaintzen den bitarteko bakarra, Alamillok gogoratu duenez: “ustiategietan sortutako beste hondakin batzuk kudeatzeko, Arabako Foru Aldundiaren puntu berde mugikorra dago. Guztira, urtean lau hondakin mota biltzen ditu Aiarako Administrazio Batzar bakoitzean, eta iragazkiak, olio minerala, fitosanitarioen ontziak eta etxeko beste hondakin batzuk (pilak, pintura-poteak, etxetresna elektriko txikiak, etab.) uzteko balio du”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide