Igandean XXXII. Etxaurren Krosa izango da Ibaguenen

Jone Gartzia Gerra 2023ko ots. 1a, 17:30

Iazko edizioan dozenaka gaztek hartu zuten parte. / Aiaraldea.eus

Adin eta maila guztietako lasterkariak arituko dira otsailaren 5ean Etxaurren ikastolako guraso elkarteak antolatutako krosean. Haurrek, eskola kiroleko umeek eta helduek hartu ahalko dute parte, herri lasterketa ere egongo baita. Izen-ematea egun berean izango da.

Igande honetan, otsailaren 5ean, korrikalariz beteko dira Etxaurren Ikastolaren inguruko zelaiak. Hogeitahamabigarrenez antolatuko du guraso elkarteak eskola kiroleko proba eta zazpigarrenez, aldiz, herri lasterketa. Adinaren arabera maila eta zirkuitu desberdinetan arituko dira korrikalariak.

Kirol jardunaldia 11:00etan hasiko da eskola kiroleko lehiakide nagusienekin. Ibaguen Kirolguneko larreetan korrika egiten lehenak koskorrak izango dira eta 2200 metroko ibilbideari egin beharko diote aurre.

Jarraian kumeen txanda izango da, 1.800 metrorekin, eta azkenak ‘eskola’ edo ‘benjamin’ kategoriakoak izango izango dira. Hauek 1.300 metroko zirkuitua osatuko dute.

Eguerdian txikienen txanda helduko da: 12:25ean 400 metroko lasterketa egingo dute Sisi eta Gartzu ikastolako panpinekin.

Lasterketa honetan eskola kirolean ez dauden Aiarako haur guztiek har dezakete parte, ikastolakoak izan zein ez.

Egunari amaiera emateko VII Herri Lasterketa prestatu dute Etxaurren ikastolako gurasoek. Helduen txanda izango da eta 12:40ean ekingo diote 3.600 metroko ibilbideari. Proba guztietako izen emateak egunean bertan egin beharko dira, 10:00etatik aurrera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide