Gentza Alamillo izango da hirugarren aldiz jarraian EAJko alkategaia Aiaran

Aitor Aspuru Saez 2023ko ots. 3a, 11:49

Gentza Alamillo izango da hirugarren aldiz zerrendaburu jeltzalea Aiaran.

Aurreko bi hauteskundeetan hautagai bozkatuena izan zen luiaondoarra eta beste behin ere alkatetza eskuratzea espero du.

Gentza Alamillo hautatu du berriro Aiarako EAJko udal batzarrak, tokiko hauteskundeetako zerrendaburu izan dadin. Luaiondoarrak ziurtatu du lehen egunean bezain ilusionatuta dagoela, eta gogo handiz dagoela udalerria eta bere bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko.

Izan ere, Alamillok zerrenda bozkatuena lortu du azken bi hauteskundeetan eta hirugarren legealdia egin nahi du jarraian alkatetzan.

Egindako lanari dagokionez, egungo alkateak azpimarratu du udalerriko 23 Administrazio Batzarrekin izandako elkarlana: "Agintaldi honetan II. Irisgarritasun Plana egiteko idazketa-proiektu bat jarri da abian, Aiarako kontzejuak barne hartuta. Izan ere, 2007an egin zen premia horiek jasotzen zituen azken dokumentua".

Hurrengo lau urteei begira, EAJko hautagaiak Udalean lanean jarraituko du plan horren beharrei erantzuteko eta Aiarako garraio publikoaren beharrak xehetasun osoz ezagutzeko aukera emango duen diagnostiko bat garatzeko, herritarren mugikortasuna erraztuko duten zerbitzu berriak martxan jarri ahal izateko. Era berean, hurrengo agintaldian Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria diseinatu eta onartzea aurreikusi dute, etorkizuneko Aiararen ildo nagusiak zehaztuko dituena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide