Aiara BTT proban parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada. Hala adierazi dute sare sozialetan. Ekainaren 24an izango da mendi bizikleta maratoia, 9:00etan. Txapelketaren xehetasunak ere jaso dituzte webgunean. Ohi gisan, bi ibilbide proposatu dituzte: maratoi osoa eta erdia.
Lehenbiziko kategorian 60 kilometroko zirkuitua osatu beharko dute, eta bigarrenean 36 kilometrokoa. Sariak eta oharrak ere ikusgai daude webgunean. Aurreratu dutenez, gainera, bizikleta elektrikoek ere izango dute lehiatzeko aukera. Alabaina, 10 minutuko tartearekin aterako dira irteera gunetik.
Ekintza freskatu eta gogoratzeko, spota zabaldu dute bien bitartean: