Erretes Lanteno herrian baso-lanetan ari zen behargin batek lan-istripua izan du. Goizeko 11:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Ertzaintzako Prentsa Bulegoak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez.
Suhiltzaileak eta osasun-langileak bertaratu dira istripua gertatu den lekura. Behargina helikopteroz eraman behar izan dute Gurutzetako ospitalera, larri zaurituta. Datozen orduetan informazioa eguneratzen jarraituko du Aiaraldea Komunikabideak.
Hanka batean zauritutako egurgile bat erreskatatu dugu Artziniegan.
— UVR Ertzaintza (@UvrErtzaintza) February 13, 2023
Tras ser asistido por sanitarios de Osakidetza, hemos evacuado al leñador herido y a un médico de Osakidetza y trasladados hasta el Hospital de Cruces. pic.twitter.com/Hup9QPhLyi
Lan heriotzak baso-lanetan
Istripu tasa handiko sektorea da basogintza, langile gutxi dituen arren, ugariak izaten dira lan-istripuak bertan. 2021ean, esaterako, sei izan ziren baso-lanetan ari zirela hildako beharginak. Aiaraldean 2020ko maiatzean, Forestales Frias enpresako langile batek bizia galdu zuen Luiaondoko mendietan lanean ari zela.