Aiarako zein Okondoko emakumeek autobusa antolatu dute Lilatoian parte hartzeko. Martxoaren 5ean izango da ekimena Donostian. Azken urteetan, baina, Aiaraldetik deialdia egin dute bertaratzeko. Besteak beste, Aiarako zein Okondoko emakumeek elkarrekin -kolektiboki- egin dute prestaketa; eta horrez gain, autobusa antolatu dute Donostira egunpasa errazteko.
Aurtengoan ere heldu diote erronkari. Karmele Poblacionek azaldu duenez, martxoaren 5ean autobusez bertaratuko dira Donostira: "8:05ean aterako gara Arespalditzako Ferialetik, eta 8:10ean egingo dugu geldialdia Okondoko markesinan". Aiarako bizilagunak erantsi duenez, parte hartzeko modu asko daude: "Batzuk korrika egitera goaz, eta beste batzuk egunpasa". Gainera, Aiarako batukada ere joatekoa da.
Itzulera 18:00etan egingo dute, Donostitik. Izena emateko aiarakobiltokia@gmail.com helbidera bidali behar da mezua. Prezioa 5 eurokoa izango da.