Aiaran asteburua ekintzaz blai

Jone Gartzia Gerra 2023ko mar. 24a, 15:00

Itziar Saenz de Ojerrek 'Pituxa' ipuin kontaketa saioa eskainiko du.

Ostiralean eta igandean euskarazko bi jardueraz gozatzeko aukera egongo da Aiaran. Gaur euskarazko zazpi film labur proiektatuko dituzte eta etzi Igande Arratsaldeak Familian egitasmoa hartuko du Arespalditzak.

Euskarazko bi jarduera hartuko ditu asteburu honetan Aiarak. Gaur bertan, ostiralean, euskarazko zazpi film labur proiektatuko dituzte, Laburbira zikloaren barruan. Igandean, martxoaren 26an, ipuinak, eskulanak, eta askaria egingo dituzte, Igande Arratsaldeak Familian egitasmoaren barruan.

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria da Laburbira eta aurten zazpi film laburrez osatutako bilduma eskaintzen ari da. Gaur arratsaldean, 19:00etatik Aurrera, aiararrek film hauek ikusteko aukera izango dute: Muskil, Olatuen isiltasuna, Asko falta da?, Irrits, Erlojupekoa, Hitzak eta Kuadro goriari heldu euskarazko filmak proiektatuko dituzte.

Igande Arratsaldeak Familian ekimena, aldz, Aiarako Udalak eta Hogeitalau Euskara Elkarteak antolatzen dute. Igande honetan, martxoaren 26an, ipuinak, eskulanak eta askaria prestatuko dituzte Arespalditzan. ‘Ipuinetatik jabekuntzarantz’ jarri diote izena ekimenari. Itziar Saenz de Ojerrek Pituxa ipuin kontaketa saioa egingo du. "Neska eta mutilen eskubide berdintasuna eta hezkidetza bultzatzen dituzten baloreak oinarri hartzen dituzten ipuin eta kontuez osatutako ipuin kontaketa saioa" da eta 45 minutuko iraupena du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide