Aiarako udaletxe zaharraren birgaitzea Foru Planean sartzea eskatu dio Aiarako Udalak Aldundiari. Modu horretan, eraikin hori “erabilera publikorako” berreskuratu nahi dute, “termita-izurrite larri baten ondorioz” utzi baitzitzaion erabiltzeari.
Horregatik, obra horiek Foru Planean sartzeak “bultzada ekonomiko handia” ekarriko luke udal instalazio horiek berreskuratzera bidean, “ondare eta balio arkitektoniko handia baitute”, Gentza Alamilloren hitzetan. Alkatearen ustez, azpiegitura horiek berriz irekitzeak aukera emango lieke Aiarako bizilagunei “zerbitzu publiko eta kalitate hobeagokoak” eskaintzeko. “Erabilera administratiboez gain, eraikina kultur erabilerez hornitzeko aukera aztertzen ari gara, irakurtzeko edota ikasteko gela gisa, herritarrek aurrekontu parte-hartzaileen bidez aurkeztutako proposamenei erantzuteko”.