Liztor asiarra harrapatzeko bitartekoak banatuko dituzte Arespalditzan

Aitor Aspuru Saez 2023ko api. 6a, 10:00

Aiaraldeko udal anitzetan egiten da kanpaina. / Didier Descouens (Wikipedia)

Apirilaren 13an eta 14an banatuko dituzte tranpak egiteko osagaiak, 11:00etatik 13:00ak arte, Emakumeen Gelan.

Aiarako Kuadrillak liztor asiarrari aurre egiteko kanpaina abiatuko du laster. Horretarako tranpak banatuko ditu erlezainen eta herritar interesdunen artean. Egitasmoaren xedea da espezie horretako erreginak harrapatzea eta modu horretan animalien zabalpena ekiditea, bioaniztasunaren galeraren eta erlezaintza- eta fruta-ekoizpenaren murrizketaren arduradun garrantzitsua baita.

Berez, apirilaren 13an eta 14an banatuko dituzte tranpak egiteko osagaiak, 11:00etatik 13:00ak arte, Emakumeen Gelan. Interesdunen artean tranpa eta erakargarri homologatuak eskura jarriko dituzte. Aurreko urteetan egitasmoan parte hartu zutenei ere bitartekoak emango dizkiete. Norbaitek arazoak baditu egun horietan Emakumeen Gelara bertaratzeko, 679 791 933 telefono zenbakira dei dezake.

Tranpak ur-puntu, erribera eta fruta-arboletatik gertu jarri beharko dira, edo erlauntzetatik 25 metrora gehienez, erle-ustiategien kasuan. Barruan, disoluzio erakargarria jarriko da, eta 10 egunean behin ordezkatu beharko da. Gainera, tranpa bakoitzaren edukia gehienez 15 egunez behin aztertu beharko da.

Kuadrillak harrapaketa-fitxa ere banatuko du. Fitxa horretan, tranpa jarri den lekuaren datuak bete beharko dira, baita liztor asiarraren eta harrapatuta dauden beste intsektu batzuen kopurua adierazi ere. Fitxa hau maiatzaren 15eko astean entregatu beharko da, kanpaina amaitzen den datan, hain zuzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide