Pruden Otegi da EH Bilduko alkategaia Aiaran

Aitor Aspuru Saez 2023ko api. 13a, 07:10

Pruden Otegi bi aldiz izan da zinegotzia. / EH Bildu

Zerrenda osoa aurkeztu berri du koalizioak Aiaran eta Pruden Otegi luiaondoarra izango da burua.

Atzo zabaldu zuen Aiarako EH Bilduk bere hautagaien zerrenda udal hauteskundeetarako. Pruden Otegi izango da koalizioaren alkategaia maiatzaren 28rako.

Luaiondokoa da Otegi, eta hainbat urtez tailerra izan zuen herrian, baina jadanik erretiratua dago. Egungo Administrazio Batzarreko kidea izan ez ezik, bi aldiz izan da zinegotzi ere Aiaran, Herri Batasunarekin eta Euskal Herritarrokekin.

Bere helburu nagusiei buruz galdetu dio Aiaraldea Komunikabideak eta Otegik erantzun dio, lehenik eta behin, "udal jarduera kalera atera behar dela, herritarrek ez baitakite zer gertatzen den erakundean". Horrez gain, aipatu du Aiarako 24 herrien arteko koordinazioa hobetu beharra dagoela.

Zerrendako bigarren tokia Karmele Poblacionek hartu du, hau da, duela lau urteko alkategaiak. Hirugarren postuan Iñigo Fraile dago, laugarrenean Marian Mendiguren egungo zinegotzia eta bosgarrenean Amaiur Mendioroz. Seigarrena Eneko Toquero da eta zazpigarrena Reyes Garcia. Lauren Uria da hurrengoa eta gero Nekane Santamaria eta Josu Artetxe daude eta Inma Gartziak ixten du zerrenda.

Ordezkoak Asier Pikaza, Nerea Goti eta Jose Angel Biguri izango dira.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide