Aiarako Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du ostegunean, ostiralean eta larunbatean sanprudentzioetara joan eta itzultzeko.
Ez da lehenengo urtea erakundeak hau antolatzen duena, eta asmoa da bide segurtasuna sustatzea eta trafiko istripuak ekiditea.
Zerbitzua ez da soilik Aiarako herritarrentzat. Amurrio eta Laudiotik ere igaroko da autobusa arratsaldean eta baita gauean eta ordu txikietan ere.
Interesdunek hemen dituzte joateko eta itzultzeko ordutegiak.
Joanaldia
| Artziniega | Llanteno | Menagarai | Ibaguen | Arespalditza |
| 20:30 | 20:40 | 20:45 | 20:55 | 21:00 |
| Laudio | Luiaondo | Amurrio | Murga | Arespalditza |
| 21:20 | 21:30 | 21:40 | 21:50 | 22:00 |
Itzulera
| Arespalditza | Ibaguen | Menagarai | LLanteno | Artziniega |
| 04:00 | 04:10 | 04:20 | 04:30 | 04:40 |
| Arespalditza | Murga | Amurrio | Luiaondo | Laudio |
| 05:00 | 05:10 | 05:20 | 05:30 | 05:40 |