Atzo zabaldu zuen Aiarako EAJk nortzuk osatzen duten bere zerrenda udal hauteskundeetarako. Aspaldi jakinarazi zuten jeltzaleek Gentza Alamillo izango zela berriro ere bere apustua, hirugarren aldiz alkatetza eskuratzeko, eta hurrengoek babestuko dute:
- Gentza Alamillo Udaeta. 45 urte, egungo alkatea.
- Iñigo Pinedo Vadillo. 52 urte, teknikaria informatika sistemetan
- Montse Angulo Solloa. 47 urte, erizain laguntzailea
- Itxaso Gorbeña Allende. 43 urte, Inditex enpresan zuzendaria
- Unai Campo Arenaza. 49 urte, abeltzaina
- Susana Martín Benavides. 49 urte, familia medikua
- Mª Inmaculada Olabarrieta Arana. 54, botikaria
- Jose Antonio Bartolome Pesquera. 58 urte, antolakuntza teknikaria
- Garbiñe Iglesias Arana. 44 urte, ordainsari langilea
- Bianca Rivera Astete. 43 urte, jatetxeko langilea
- Joseba Padura Albisua. 45 urte, Tubacex enpresako langilea