Aiarar boloa ezagutarazteko asmoz, Aiarako I. Bolo Txapelketa antolatu dute Kexaako Club Bolatoki Ayala, Luiaondoko Lekubatxe Klubak eta Aiarako Udalak. Txapelketak bi asteburuko iraupena izan du, eta eskualdeko herritarrak jarri ditu norgehiagokan.
Apirilaren 22an ekin zioten txapelketari Kexaa eta Beotegiko bolatokietan. Txapelketa, aldiz, Luiaondoko bolatokian ebatzi zen, maiatzaren 6an. Bea Isasi, Iñaki Molinuevo eta Asier Martin izan dira lehenengo edizioko txapeldunak.
Antolatzaileak oso pozik agertu dira lehenengo edizioak izandako harrerarekin. Nabarmendu dute "ilusio eta gogo askorekin" antolaturiko txapelketa izan dela honakoa, kirola eskualdean gehiago errotzeko asmoz.
Argazkiak: Lekubatxe Kluba