2015etik hona EAJ egon da alkatetetzan Aiaran. Jeltzaleez gain, beste bi talde politikok izan dute ordezkaritza ordutik hona Udalean: EH Bilduk eta Aiara Batuzek. EAJk 648 boto eskuratu zituen 2015ean (%40,2), EH Bilduk 566 (%35,11) eta Aiara Batuzek 245 (%15,2). PPk, aldiz, 85 boto baino ez zituen eskuratu (%5,27) eta ordura arte zuen zinegotzia galduz.
2019an, aldiz, jeltzaleen nagusitasuna etorri zen. EAJk gehiengo absolutua lortu zuen, 873 botorekin (%52,21). EH Bilduk, aldiz, 401 boto eskuratu zituen (%23,98) eta Aiara Batuzek 235 (%14,06).
Gauzak hala, EAJren gehiego absolutua da maiatzaren 28an jokoan egongo dena. Ikusteke dago ea jeltzaleek botoen erdia baino gehiago berenganatzea lortzen duten berriz ere. Lortuko ez balute, bestelako egoera batzuk irekiko lirateke 24 administrazio batzardun udalerrian. EH Bilduk zein Aiara Batuzek jasotzen duten babesaren arabera, gehiengo ezberdinak egituratzea baloratu dezakete.
Izan ere, beste alderdi politikoek (PP eta PSE-EEk) euren emaitzak hirukoiztu beharko lituzkete zinegotziren bat lortzeko.