EAJ izan da zerrenda bozkatuena Aiaran, 2023ko udal hauteskundeetan. 2.316 lagun egon dira deituta boza ematera gaur Aiaran, eta 1.538k hartu dute parte udal hauteskundetan (abstentzioa, beraz, %33,59koa izan da).
EAJk eskuratu ditu Aiaran boto gehien (%43,94), baina Aiara Batuz izan da bigarren indarra (%24,23 botorekin), 4 botoko aldea aterata EH Bilduri (%23,97)
EAJk eskuratu ditu Aiaran boto gehien (%43,94); baina, Aiara Batuz izan da bigarren indarra (%24,23 botorekin), 4 botoko aldea aterata EH Bilduri (%23,97).
EAJk 660 boto lortu ditu, Aiara Batuzek 364, EH Bilduk 360, PPk 59 eta PSEk 34. Zinegotzi kopuruari erreparatuta, beraz, jeltzaleek 5 ordezkari izango dituzte Aiarako Udalean, eta Aiara Batuzek zein EH Bilduk hiruna. Ondorioz, gehiengo absolutua lortzeko negoziaketak izango dira datozen asteetan giltzarri.
Emaitzei dagokienez, ondorengoak izan dira lorpenak alderdika: