Gaur 10:45ak aldera larrialdi zerbitzuek deia jaso dute Luiaondoko herrigunean ura eramaten duen hodi bat apurtu dela jakinarazteko. Zehazki, obra batek eragin du istripua, poliziak azaldu duenez.
Antza, ur asko ari zen errepidea betetzen eta suhiltzaileek konpondu behar izan dute. Ertzaintzaren laguntza izan dute trafikoa kudeatzeko.
Matxuraren berri izan bezain pronto, Urbideko langileak bertaratu dira eta ura eten dute zenbait etxetan. Oleta jatetxean, ordea, ez dute hori egin, bazkariak prestatu eta zerbitzatzeko aukera izan zezaten. Horren ostean, ostalaritza lokalean ere eten dute zerbitzua. Behin hori eginda, matxura guztiz konpondu dute eta arratsalderako egoera normala zen erabat.