Foru Aldundiak Aiarako bost errepideren zorua konponduko du

Jone Gartzia Gerra 2023ko mai. 31a, 16:30

Guztira 1,5 milioi auro baino gehiago inbertituko ditu Foru Aldundiak toki eta auzo sareetako errepideak konpontzen. / Aiaraldea.eus

Arabako bigarren mailako 23 errepide konponduko ditu Aldundiak. Horietatik bost Aiarako bideak dira: Retes-Erbi errepidea, Lezamako sarbidea, Izoriakoa, Agiñagakoa eta Lexartzukoa. Lanek bi hilabete eta erdiko exekuzio epea dute.

Arabako Foru Aldundiak jakinarazi du 1,5 milioi euro baino gehiago erabiliko dituela bigarren mailako errepideen zorua hobetzeko. Horretarako, lehen kontratu esleipena egin du, 965.774 eurokoa.

Horren bitartez, Arabako 23 errepidetan konponketak eta tratamenduak egingo dituzte, lurra hartxintxarrez garaztatuz.

23 bide horietatik, bost dira Aiarakoak: tokiko sarean sailkatutako A-3630 Retes-Erbi errepidea eta auzobide sarearen barnean dauden A-4602 Lezamarako sarbidea, A-4619 Izoriarako sarbidea, A-4614 Agiñagarako sarbidea, eta A-4622 Lexartzurako sarbidea.

Esleitutako kontratuak bi hilabete eta erdiko exekuzio epea du eta Aldundiak ohartarazi duenaren arabera, aurten zabalduko ditu toki eta auzo sareetako ekintza horiek kontratu berriekin, “guztira 1,5 milioi euro baino gehiagoko zenbatekoa gainditzeraino”.

Izan ere, foru erakundeak adierazi du narriadurak epe laburrean konpondu behar direla “larriagotu ez daitezen eta eraginik izan ez dezaten bide segurtasunean”. Hori dela-eta, pitzadurak, zuloak eta deformazioak dituzten foru sareko errepideak konponduko dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide