Laiak antolatutako Arabako irakurketa feministako klubek urteroko topaketa egingo dute Kexaan

Erredakzioa 2023ko eka. 1a, 11:58

Gonbidatutako idazlea Karmele Jaio da, eta "Aitaren etxea" bere liburuari buruz hitz egingo du.

Arabako ahalduntze feministarako eskolak, lurraldeko kuadrillek antolatutako irakurketa feministako klubek urteroko topaketa egingo dute Kexaan larunbatean. Hitzordu horrekin literaturaren bidez ahalduntze kolektiboa sustatzen duten irakurketa kluben 2022-2023 ikasturtea amaituko da. 

Ikasturte honetan 12 klub egon dira martxan. Gaztelaniaz, "La hora violeta" izenburupean, Añana, Aiara, Gorbeialdea, Arabako Lautada, Mendialdea eta Arabako Errioxako kuadrilletan eta Trebiñun; euskaraz, berriz, Aiara, Lautada, Errioxa, Mendialdea eta Gorbeialdeko klubak.

Hilean 160 emakume baino gehiago elkartzen dira literatura tradizio feministari buruz hausnartzeko, partekatzeko, ikasteko eta hitz egiteko. Jarduera hori emakumeen ahalduntzerako eta hazkunde pertsonalerako gunea ere bada.Laiako klubak txandakakoak dira, eta kuadrilletako hainbat herritan egiten dira, parte hartzaileek ikasturte hasieran aukeratuta. Liburuak Euskadiko Liburutegi Sareak entregatzen dizkie maileguan parte hartzaileei.

Ainhoa Campo Aldundiko Berdintasunaren eta Giza Eskubideen zuzendariaren ustez, "irakurketa feministako klubak ahalduntze feminista kolektiboko benetako sarea dira, non emakumeok elkarri ahotsa ematen diogun, komunean eta desberdintasunean aintzatesten garen; adin, lanbide, jatorri eta egoera guztietako emakumeak".Klub horiek 2016an jarri ziren martxan, lehena Lautadako Kuadrillan, eta gero beste kuadrilla batzuk gehitu ziren, bai eta Irakurle Kluba ere euskaraz.

Kexaako topaketan, non literatura izango den protagonista, 150 emakume inguru daude inskribatuta. Gonbidatutako idazlea Karmele Jaio da. Berak hitz egingo du bere "Aitaren etxea" liburuaz, aurten gaztelaniazko klubetan irakurri baita. Idazleak eleberria idazteko prozesua nolakoa izan den azalduko du, eta eleberrian lantzen diren gai batzuk nabarmenduko ditu, hala nola maskulinitateak, emakumeen eta gizonen arteko botere harremanak edo indarkeria matxistak.
 
Jardunaldia osatzeko, Aiarako bola jokoa ikusi, bazkaria egin eta ametsen hariztia bisitatuko dira, natura eta artea bat egiten duten espazioa baita. Baso bisitagarria da, aire zabaleko museoa, 25 margolarik bertako haritzen azalean egindako lana bateratzen duena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide