Murgako Txikubin Txakolindegiak bigarren urtez jarraian jantzi du urrezko domina Jatorri Deitura Txikietako Ardoen lehiaketa Nazionalean. Hain zuzen ere, upategi aiararreko '13 Estrellas de Salazar' ardoa izan da saritua aurten ere.
Ardo apartsua da '13 Estrellas de Salazar', Murgako dorretxeko upategian ekoiztua, Txikubin txakolina egiteko erabiltzen diren mahats berdinekin.
Txikubin Txakolindegia
Upategi txikia da Txikubin Txakolindegia, eta XIII. mendeko Murgako dorretxean du egoitza. Lau hektareako mahastiek osatzen dute upategiaren uzta, eta Arabako Txakolina jatorri deitura txikiaren barruan dauden zazpi upategietako bat da.