Etxaurren Ikastolako Guraso Elkarteak begiraleen lan poltsa sortuko du hurrengo ikasturteko ekintzak bideratzeko. Besteak beste, psikomotrizitatea, ingelera, euskal dantzak, artea, musika eta kirol anitzak landuko dituzte, besteak beste.
Jarduerak astelehenetik ostiralera bitartean izango dira 16:15etik 17:30ak arte. Asteazkenetan, ordea, 14:15tik 16:15era arte egongo dira ekintzak.
Guraso elkarteak adierazi du ezinbestekoa dela euskara maila altua izatea eta umeekiko maitasuna eta errespetua. Interesdunek eigeetxaurren.eskolazkanpokoak@gmail.com posta helbidera bidali behar dute curriculuma.