Ibaguengo kirol gunea jarduera jendetsu eta ugariren esparrua bilakatuko da larunbatean. Izan ere, Aiara BTT probaren edizio berriaren barruan Arabako eta Euskadiko Txapelketak egongo dira jokoan, maratoi diziplinan, hau da, 60 kilometroko lasterketan.
Aldi berean, ibilaldi herrikoia antolatuko dute eta bizikleta elektrikoek ere parte hartu ahal izango dute. Lehiakorra ez den proposamen honetan 36 edo 60 kilometroko ibilbideen artean hautatu ahalko da.
Guztira, 500 lagunen parte hartzea aurreikusi dute eta izena emateko epea itxi dute jadanik. Lasterketaren hasiera 09:00etan izango da. Amaitzeko, herri bazkaria egingo dute.
Eskolen denboraldi amaiera
Behin helduek Ibaguengo gunea uzten dutenean, haurren txanda helduko da. Ibilbide olinpikoa prestatuko dute eta 2009 eta 2016 urteen artean jaiotako umeek aukera izango dute betetzeko. Ez da beharrezkoa izango federatua izatea. Hemen eman daiteke izena oraindik.