Agiñigako herrian jardunaldia antolatu dute igande honetarako, bertako latsarriaren inguruan. Izan ere, garbitokiaren bitartez jarraitu nahi dute Aiarako emakumeak omentzen eta haien aztarna berreskuratzen. Aiara Berdintasun Foroak antolatu du ekimena eta 10:00etan abiatuko dute.
Ordu horretan Llanteno Ama Birjina Zuria elkarteko emakumezkoek azalduko dute xaboia egiteko prozesua eta argazki erakusketa inauguratuko dute. Llantenon, garbiketa zelan egiten zen erakutsi zuten 1993an errekan, eta handik sortutako argazkiak eta bideoa erabiliko dituzte omenaldian.
Ordu erdi beranduago, umeentzako tailerren ordua helduko da. Horretaz gain, latsarrien inguruko dokumentalak proiektatuko dituzte. Halaber, xaboia egingo dute eta. Ikastolaren eta guraso elkartearen laguntzarekin, olioa batu dute hezkuntza zentroan, Kuadrillako Ingurumen arloarekin batera. Llantenon egindako bideoarekin batera, garbitokiei buruzko bestelako dokumentalak proiektatuko dituzte baita ere, Aiarako Biltokiaren eskutik.
12:00etan xaboi zatiak banatuko dituzte eta berdintasunaren aldeko mezuekin bilduko dituzte.
13:00etan hasiko da Aiarako emakumeen omenaldia eta garbitokiaren inguruan aztarna moreak utziko dituzte horretarako. Azkenik, luntxa eskainiko dute.