Ibaguengo kirol gunea txirrindulariz, zalez eta antolatzailez bete zen atzo berriro, Aiara BTT lasterketarekin. Euskadiko eta Arabako BTT maratoi txapelketak egon ziren jokoan eta Iker Eskibel Elorza izan zen Euskadiko Txapelduna. Arabako txirrindularirik onena, aldiz, Iñaki Carro laudioarra izan zen.
Ibilaldi luzean Iñaki Narbaiza sailkatu zen lehena eta laburrean, ordea, Mikel Lainz Koba Cycling talde amurrioarraren kideak zeharkatu zuen lehenengoa helmuga.
Argazkiak: Aitor Aspuru Saez, Aiara BTT Taldea, Karmele Poblacion