Latsarrien historiari buruzko dokumentalak ikusi ez ezik, umeentzako jokoak ere egon ziren garbitokian, eta Lantenoko emakumeek erakutsi zuten nola egiten zen antzina xaboia.
Aurretik, eskuz egindako xaboiak banatu zituzten familien artean eta norberak berea apaindu zuen. Talde argazkia egin ostean, emakumeen aztarnak sinbolizatzeko ekintza gauzatu zuten.
Argazkiak: Laura Guerrero, Ana Mari Alayo, Aitor Aspuru, Miren Urresti