Larunbatean Erretes Lantenoko Jaiek erritmo biziarekin jarraituko dute eta egun osoko egitarau zabala eta anitza eskainiko dute berriro.
Iaz, bezala, jaien kartelean sartu ez bada ere, motorzaleentzako jarduera egingo dute: Motocross Klasikoen lasterketa egongo da, eta Euskadiko Txapelketarako puntuagarria, gainera.
Edonola ere, familia osorako ospakizuna da Erretes Llantenokoa eta umeentzako eskaintza ere handia izango da, baita gauekoa ere. Dena den, Administrazio Batzar honen jaiari ospea ematen diona da ehunka lagun batzen duen parrillada erraldoia, prezio herrikoian.
Iaz bezala, bi jai gune egongo dira. Bat goizetik gauerdira arte luzatuko da. Bestea, puzgarria hartuko duena, gaueko parrandako eremua bilakatuko da, txosna eta oholtza duen kamioiarekin.
Gauzak horrela, honako hau izango da egitaraua:
11:00 // Txupinazoa
12:00 // Puzgarriak eta umeentzako tailerrak
12:30 // Paella txapelketaren hasiera
13:00 // Poteoa, barraskilo eta txoripanen dastatzearekin eta Etxebarri aita-semeek trikitiaz girotuta
14:30 // Paellen aurkezpena
15:00 // Bazkaria eta bazkalostea trikiti doinuekin
16:00 // Aparraren jaia
16:00 // Motocross Klasikoen lasterketa Aiala Motoclub taldeak antolatuta
17:00 // Ura daukaten puzgarriak
18:00 // Arabako trontza mixto txapelketa eta aizkora, txinga eta Barrundiako Harrijasotzaile Eskolako erakustaldia
19:30 // Euskal Dantzak Aiara Dantza Taldearekin
21:00 // Parrillada herrikoia San Jose harategiaren eta Kaikuren laguntzarekin
22:30 // Dantzaldia Partymanekin
00:00 // Su artifizialak
00:15 // Zozketa
00:30 // Zirkinik Bez erromeria
02:30 // DJ Varro