Zuhatzako jaietako azken festa eguna ospatu zuten atzo -uztailak 18-. Itzalde abesbatzak lagundutako mezarekin abiatu zuten eguna, eta jarraian hamaiketakoa egin zuten auzokide guztiek elkarrekin.
Arratsaldean, ipuin kontalariak eta Iñaki Otegiren erromeria arduratu ziren bizilagunak dantzan jartzeaz. Txokolate janarekin eta zozketarekin agurtu zituzten jaiak eta Pezukera, datorren urtera arte. Hauek dira zozketako zenbaki sarituak:
- 2161
- 1386
- 1394
- 1408
Argazkiak: Iñigo Fraile