Jendetza bertaratu da Babioko indusketen berri izateko

Aitor Aspuru Saez 2023ko abu. 6a, 15:35

Aranzadi Zientzia Elkarteak bisita gidatua eskaini zuen atzo, Babioko herrixka harresituan egiten ari diren indusketen emaitzak azaltzeko. Ehun lagun inguru batu ziren mendiaren tontorrean.

Harrera bikaina izan zuen atzo Babion eskainitako bisita gidatuak, Jon Obaldia Aranzadi Zientzia Elkarteko kide izoriarrak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez. Babion egiten ari diren indusketen helburuak eta emaitzak azaldu zituzten txangoan.

Izan ere, kokapen horretan dagoen herrixka Lehen Burdin Harokoa da eta zientzialariak gordetzen dituen sekretuak azaleratzen saiatzen ari dira. Orain arte lortutako informazioak iradokitzen du herri harresitua Kristo Aurreko VIII. mendetik V. mendera luzatu zela.

Han bizi zen komunitateak nekazaritza eta abeltzaintza erabiltzen zituen bizirauteko eta defentsa sistema sofistikatua zuen beste komunitateen mehatxuei aurre egiteko.

Berez, gizarte gerlaria ere bazen eta guda euren egunerokotasunean zegoen txertatuta. Horregatik, babes elementu naturalak baliatzen zituzten eta harrizko hesiak gehitu zizkieten.

Hain zuzen, Aranzadi saiatzen ari da defentsa sistema horren funtzionamendua ikertzen eta argitzen. Horrez gain, badaude bestelako misterioak, adibidez, nola hornitzen ziren urez.

"Harrera izugarria"

Jon Obaldiak aipatu du Izoriako elizan hainbat herritar jaso zituztela atzo 11:00etan mendi tontorrera igotzeko eta Babion ia 100 lagun elkartu zirela 11:30ean bisita hasi zenean.

Egitasmoak oso harrera ona izan zuen eta amaieran Izoriako Administrazio Batzarrak askaria eskaini zuen, ekimena borobiltzeko.

Argazkiak: Josu Zaldibar (Blackkamera)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide