Maroñoko urtegiko begiratokiaren eremua eta Letobarri parkera joateko oinezkoentzako zidorra lehengoratuko dituzte. Esku hartzearen helburua da ingurunearen paisaia baldintzak hobetzea.
Hauek dira egin nahi diren lanak, besteak beste: hondakinak eta isurketak kendu, saneatzeko tratamenduak egin eta urbazterreko landaredia hobetu, landare lurra eman substratu eskaseko eremuetan, eta ereiteak eta zuhaitz eta zuhaixka autoktonoen landaketak egin iragazki berderako urbazterreko zerrendetan eta babes itxituretan.
Lan horiek egiteko aurrekontua 128.496,62 eurokoa da, BEZa barne, eta, epea, hiru hilabetekoa.
Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Aiaraldeko Berehalako Jarduera Planean jasotako "Ingurumena eta mugikortasun jasangarria" proiektuaren esparruan sartzen da egitasmo hau.