Atzo -osteguna- igel toka txapelketa eta talo dastatzea izan ziren goizeko jarduera nagusiak. Arratsaldean, aldiz, haurrentzako ohiko jolasek hartu zuten protagonismoa. Parte hartzaileek hainbat proba dibertigarri gainditu behar izan zituzten, elkarlanean.
Iluntzean parrillada eta mozorro txapelketa egon ziren, eta Otegi arduratu zen gaua girotzeaz.
Argazkiak: Josu Zaldibar