Abuztuko jaien segidari jarraiki, festa-girorik ez da faltako asteburu honetan Aiaran. Ostiralean eta larunbatean Beotegiko festak ospatuko dituzte, herritar guztiak biltzeko asmoarekin. Ostiralean meza egingo dute Beotegiko elizan, 12:00etatik aurrera. 13:00etan, aldiz, hamaiketakoa eta zozketa egingo dituzte.
Larunbata, egun handia
Egitarau nagusia larunbaterako prestatu dute Beotegiko bizilagunek. Irailaren 30ean bolo-jaurtiketarekin abiatuko dute eguna, eta 18:00etan jarraipena emango diote txapelketari, kategoria guztietan.
20:00etan herri parrillada egingo dute, eta 20:30ean SospechosoDeSpam Dj aiararrek erromeria girotuko dute. 22:00etan, ordea, Baisala taldeak dantza-emanaldia eskainiko du. Zozketa eta txokolate janarekin emango diote amaiera egunari.