Eguraldia lagun, giro ederrean ospatu dituzte asteburuan Beotegiko jaiak. Bola txapelketa izan da festetako osagai nagusia, duela gutxi zaharberritutako bolatokia probestuz.
Txapelketako parte-hartzaileak goizetik gauera arte egon ziren bola jokoan. Lekubatxe klubeko Esther Gonzalez eta Tertangako Eleixalde klubeko Javi Gobantes izan ziren txapeldunak; 74 eta 83 bolo jaurtita, hurrenez hurren.
Argazkiak: Lekubatxe Kluba