Aiarako Duatloiaren VIII. edizioa jokatu zuten larunbatean Arespalditzan. Lehenengo aldiz ibilbidearen norabidea aldatu zuten eta aldaketa bero izugarriaren erdian gertatu zen. Hala eta guztiz ere, 60 lasterkari baino gehiagok hartu zuten tokia irteeran; arineketan, txirrindulan edo bi modalitateetan aritzeko.
Izan ere, proba bakarka edo bikoteka egiteko aukera eman zuten berriro antolatzaileek. Guztira, 6,18 kilometro korrika egin behar izan zituzten hasieran, jarraian 15,24 kilometro bizikletaz eta 1,52 kilometro oinez, amaitzeko.
Lehen sailkatuak Ander Lopez aiararra eta Nekane Pradera Belar izan ziren gizonezkoen eta emakumezkoen artean, hurrenez hurren.
Proba puntuagarria izan zen Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuiturako.
Argazkiak: Irati Larrañaga (azala), Iñaki Isasi Taldea