Errepideko denboraldia bikain amaitu ostean, ziklokros denboraldia abiatu du Aiala Txirrindularitza Elkarteak

Aitor Aspuru Saez 2023ko urr. 12a, 09:00

Mirari Gotxi Maringo podiumean. / A. T. E.

Aiala Txirrindularitza Elkartea denboraldiko talderik onena izan zen Araban errepidean eta hasi berri den ziklokros lehiaketan zenbait podium eskuratu ditu jadanik.

Aiala Txirrindularitza Elkarteak denboraldi bikaina lortu du errepidean eta ziklokrosean lehiatzeari ekin dio jadanik.

Berez, Arabako Sarien banaketan islatu zen aiararren nagusitasuna. Talderik onena izateaz gain, Iker Colmenero txirrindulari onena izendatu zuten eta Ekhi Uriarte, aldiz, bigarren. Halaber, Ion Egia lehen urteko kadeterik onena izendatu zuten. Sariak Ekhi Uriarteri eskaini zizkioten bere tadekideek, egun batzuk lehenago istripua izan baitzuen Murgian eta ospitaleratu behar izan zuten.

Ziklokros denboraldia

Aitortza horiek bildu ostean, Aiala Txirrindularitza Elkartea buru-belarri dabil ziklokrosean eta, zehazki, Espainiako Kopan eman du izena. Taldeko kideak Xixonen egon ziren urriaren 1ean eta Mirari Gotxik 5. postua eskuratu zuen.

Larunbatean, aldiz, Pontevedrako proban 7. amaitu zuten Gotxik eta Egiak eta hurrengo egunean Gotxik podiuma zapaldu zuen Marinen, hirugarren postua erdietsita. 

Ibai Colmenerok, bere aldetik, El Escorialeko XII. Sari Nagusian parte hartu zuen eta 8. sailkatu zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide