Istripua gertatu da gaur goizean Menagarain 11:30ak baino lehen, eta motor gidari bat ospitaleratu behar izan dute.
Zehazki, ezbeharrean auto batek eta motor batek talka egin dute Artziniegako norabidean eta lesioen ondorioz, helikoptero bat bertaratu da Aiarako Administrazio Batzarrera zauritua garraiatzeko.
Ertzaintzak, momentuz, ez daki zehazki zer jazo den eta zein den motor gidariaren osasun egoera, baina argitu du pertsona bakarra zauritu dela.