Oihan Mimenza Goikoetxea Athletic Clubeko jokalariak Galiziara joko du asteburuan, Euskal Selekzioak deitu baitu Kantabriako eta Galiziako taldeen kontrako partidetarako.
Luiaondoarra lau aldiz izan da Euskal Selekzioko aurredeialdietan (entrenamenduetan) eta asteburuan hitzordua izango du lehiatzeko.
Mimenza aurrelaria da, baina batzuetan zelai erdian ere jokatzen du. Bere bigarren denboraldia hasi du Athletic Cluben, eta Athletic 2010 taldean militatzen du.
Indarrean dagoen denboraldian emaitza onak eskuratu ditu taldeka (sailkapeneko burua hartu du Athleticek) zein bakarka (sei gol egin ditu jadanik).
Bizkaiko talde nagusian sartu baino lehen, Amurrioko Kaskagorrin jokatu zuen Mimenzak.