Oihan Mimenza Goikoetxeak positiboki baloratu du bere parte hartzea Euskal Selekzioan, bi gol egin eta gero

Aitor Aspuru Saez 2023ko aza. 6a, 10:05

Oihan Mimenza Goikoetxea euskal Selekzioarekin jokatzen. / Euskal Selekzioa

Euskal Selekzioak bi partidak irabazi zituen eta Oihanek bi gol egin zituen Asturiaseko taldearen aurka.

Oihan Mimenza Goikoetxea pozik itzuli da Galiziatik eta modu positiboan baloratu du bere egonaldia Euskal Selekzioan. Espainiako 14 urtetik azpiko Selekzioen Txapelketan aritu da eta lehenengo aldiz hautatua izan da deialdi ofizialean. Bere senideek adierazi dutenez, ondo abiatu du bere ibilbidea taldean.

Athletic Clubeko jokalaria ez da hasierako hamaikakoan egon, baina izan dituen minutuak ondo baliatu ditu. Hain zuzen, larunbatean Asturiaseko Selekzioaren kontra 60. minutuan atera zen futbol zelaira eta bi gol egin zituen. 5-1 irabazi zuten.

Atzo, igandean, 60. minutuan ere sartu zen zelaian eta bere taldea 3-1 gailendu zen Galiziaren kontra.

Bere familiako kideek Aiaraldea Komunikabideari azaldu diotenez, Luiaondoarra pozik dago ez bakarrik golak sartzeagatik, baita jokatu duelako eta bere taldekideak hobeto ezagutzeko parada izan duelako.

Oro har, esperientzia polita izan da aiararrarentzat eta, horrez gain, larunbatean Balaidos futbol estadioan egon ziren Celta de Vigo eta Sevilla FC taldeen arteko partida ikusten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide