Euskarazko gabonetako postal, komiki eta ipuin lehiaketa abiatu dute Aiaran

Aitor Aspuru Saez 2023ko aza. 8a, 15:00

Aurreko edizioko irabazle batzuk. / 24 Elkartea

6 eta 12 urte bitarteko umeei bideratuta dago eta gaia honakoa izango da: "Olentzero eta Mari Domingi asko pozten dira gurasoak euskaraz entzutean".

Gabonetako lehiaketa berezia abiatu du Hogeitalau Elkarteak, Aiarako Udalaren babesarekin. Izan ere, postal, komiki eta ipuinak sortzea proposatuko diete 6 eta 12 urte bitarteko herriko haurrei.

"Olentzero eta Mari Domingi asko pozten dira gurasoak euskaraz entzutean" izango da gaia eta adinen arabera prestatu beharko dituzte lanak:

  • A kategoria: 6-8 urte (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila). Gabonetako postala: Gaian oinarritutako marrazkia eta, gutxienez, euskarazko 4 lerro izango dituen testua.
  • B kategoria: 8-10 urte (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila). Gaian oinarritutako komikia euskaraz: gutxienez orrialde bat eta, gehienez, bi orrialde
  • D kategoria: 10-12 urte (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila). Gaian oinarritutako ipuina euskaraz: gutxienez orrialde bat eta, gehienez, bi orrialde.

Abenduaren 4an amaituko da epea lanak aurkezteko eta horretako egilearen datu pertsonalik gabe lagatuko dira, "GABONETAKO LEHIAKETA 2023" eta zein kategoriatarako den bakarrik jarriko duen gutunazal itxi batean. Gutunazal horretan, lanaz gain, beste gutunazal itxi bat sartu beharko da, kanpotik ezer idatzi gabe, eta bere barruan egilearen datu hauek: izena, abizenak, helbidea, jaiotze data eta telefonoa. Parte hartzaile bakoitzak lan bat aurkeztu ahalko du gehienez.

Sariak

Bi sari banatuko dituzte kategoria bakoitzeko:

  • A kategoria: Lehen saridunak 70 euroko balioa duten opariak eta bigarrenak 40 eurokoak.
  • B kategoria: Lehen saridunak 105 euroko balioa duten opariak eta bigarrenak 60 eurokoak.
  • D kategoria: Lehen saridunak 145 euroko balioa duten opariak eta bigarren saridunak 80 eurokoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide