Arespalditzako Alday Nagusien Egoitzak elkartasun otorduak egingo ditu abenduaren 24an eta 31n -afariak- eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an -bazkariak-. Ekimen horien helburua izango da bakarrik dauden herritar nagusiek aukera izatea egun horiek jendearekin partekatzeko.
Izena emateko epea abenduaren 15ean amaituko da eta horretarako 945 39 90 23 telefono zenbakira deitu beharra dago.
Horrez gain, elkartasun egitasmo gehiago bultzatuko dituzte. Esaterako, Koopera elkartearentzat jostailu-bilketa egingo dute, abenduaren 15ean amaituko dena, eta elikagai-bilketa abenduaren 18tik urtarrilaren 5era, Arabako Elikagai Biltegiarentzat. Era berean, musika jarduerak eta dantzak ere antolatuko dituzte.