Gaur goizean lehiatu da Aiarako Ziklokros Lasterketa eta tokiko txirrindulariek emaitza oso positiboak lortu dituzte. Izan ere, nahiz eta lasterketak ez irabazi, Gaizka Pujana, Javi Santos, Mirari Gotxi, Ion Egia eta Iñigo Uria Arabako Txapeldunak izan dira, Master 40, Master 50, kadete eta Junior kategorietan, hurrenez hurren.
David Hidalgok Master 30 kastegoriako lasterketa irabazi du, eta Arabako Txapelduna ere izan da. Bere atzetik helmugaratuta, bigarren izan da Andoni Etxebarri. Iñaki Carro eta Alex Hidalgo, aldiz, laugarren eta bosgarren sailkatu dira, hurrenez hurren.
Kirolari profesionalen artean, Alicia Gonzalezek emakumezkoen Opena irabazi du eta Gorka Izagirrek gizonezkoena.
Sailkapen guztiak hemen irakur daitezke.
Argazkiak: Aitor Aspuru Saez eta Encina Campo Arenaza