"Gardentasun falta" leporatu dio Aiarako EAJk egungo udal gobernu taldeari

Aitor Aspuru Saez 2023ko abe. 27a, 06:10

EAJren udal taldea. / Aiaraldea.eus

Jeltzaleen aburuz, Gobernu Taldeak ez ditu betetzen funtsezko informazio publikoa emateko betebeharrak.

Aiarako EAJk prentsa oharra zabaldu du salatzeko, bere ustez, EH Bilduk eta Aiara Batuzek osatzen duten Udal Gobernu Taldeak ez duela erakundearen jardueraren berri ematen.

Zehazki, jeltzaleek azaldu dute joan den uztailean onartutako udal-aurrekontuak, 2023ko hiruhileko fakturen erregistroa eta udalbatzen aktak ez direla argitaratu udal webgunean.

Gentza Alamillo EAJko bozeramaileak adierazi du horrek zailtzen duela herritarrei kontuak ematea eta gardentasun falta dagoela.

Horren aurrean, jeltzaleek argudiatu dute "EAJ-PNVko aurreko alkate Gentza Alamilloren kudeaketan, 2015etik 2022ra bitarteko udal aurrekontu guztiak eskuragarri egon direla eta daudela Udalaren webgunean, gardentasunarekiko eta informaziorako sarbidearekiko etengabeko konpromisoa erakutsiz".

Hori dela eta, Alamillok honakoa esan du: "EAJ-PNVren Udal Taldeak behin eta berriz eskatzen dio egungo Gobernuari gardentasunarekin duen konpromisoa berriz aztertzeko eta berehalako neurriak hartzeko, Aiarako herritarrek beren ongizateari zuzenean eragiten dioten gaiei buruz informatuta egoteko duten oinarrizko eskubidea bermatzeko".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide