61.452,45 euroko dirulaguntza lortu dute guztira Aiara udalerriko bost eraikinek. Arabako Foru Aldundiko Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamenduko Sailak 600.000 euro baliatu ditu orotara deialdian eta Aiarako Kuadrillak jasoko duen kopuru osoa Aiaran bertan geratuko da.
Dirulaguntza horren helburua da lortzea jendeak bere etxebizitza landa eremuan kokatzea, eta ez bakarrik herri edo hiri handietan, zeinetan etxebizitza publikoa eraikitzen den.
Edonola ere, laguntza jasoko dutenen artean ez daude bakarrik norbanakoak.Lantenoko Administrazio Batzarrak, adibidez, diru hori erabiliko du Eskola Zaharretan etxebizitza bat egiteko.