Izoriako jaiak ospatu dituzte asteburu honetan. Jarduera sorta Jon Obaldia arkeologoaren hitzaldiarekin hasi zuten ostiralean, baina egitarauaren zatirik handiena larunbaterako gorde zuten.
Larunbatean goizean goizetik bildu ziren auzotarrak festen erdigune izan den herriko txokoan. Tortilla txapelketarekin hasi eta gaueko ordu txikiak arte luzatu zen jai-giroa.
Argazkiak: Eneko Tokero