Luioandoko bizilagunak postaririk gabe geratu direla salatu du Administarzio Batzarrak

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko urt. 30a, 16:00
1.200 lagun daude postaririk gabe Luiaondon. / Aiaraldea.eus

Urtarrilaren 1ean aurreko postaria erretiratu zenetik Correosek ordezkaririk jarri ez duela salatu du Luiaondoko Administrazio Batzarrak. Postariaren faltak gutunak erregulartasunez jaso ezin dituzten 1.200 bizilagun utzi ditu. 

Postaririk gabe geratu dira Luiaondoko bizilagunak. Urtarrilaren 1ean erretiratu zen ordura arte herrian postari aritutako langilea, eta, geroztik, Correosek ez du ordezkorik kontratatu. Postari faltak gutunak erregulartasunez jaso ezin dituzten 1.200 lagunei eragiten die. 

Luiaondoko Administrazio batzarrak azaldu du arratsaldetan paketeak banatzen dituen Correoseko langilea arduratzen dela orain gutun gutxi batzuk banatzeaz. "Banaketa ez dute herri guztietatik egiten, soilik paketeak banatu behar dituzten auzoetatik. Hori dela eta ez dira gutunak erregulartasunez iristen", aipatu dio Maite Alonso Administrazio Batzarreko kideak Aiaraldea Komunikabideari.

Erakunde publikoak jarritako konponbidea "partxe" bat dela salatu du Alonsok, eta uste du "bidegabea dela beste ardura batzuk dituzten Correoseko langileei lan-karga gehiago gehitzea".

Egoera bdieratzeko asmoz, Correoseko arduradunekin jarri dira harremanetan Luiaondoko bizilagunak. Azaldu dietenaren arabera jubilatu berri den postaria ez ordezkatzearen erabakia Madrileko bulegoetan hartu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide