Aiarako EAJko udal taldeak proposamena egin du tokiko erakundearen aurrekontuek 10.000 bideratu ditzaten suteen prebentziora.
Hain zuzen, jeltzaleek uste dute Udalak diruz lagundu beharko lituzkela baserria duten aiararrak, baimendutako enpresak kontratatu ditzaten tximinien garbiketa eta mantenurako.
"Laguntza horiek ezartzeko proposamenak tximiniak erregulartasunez mantentzea sustatu eta erraztea dute helburu, eta, aldi berean, gure baserrietan suteen arriskua murrizten laguntzen dute eta gure bizilagunen segurtasuna bermatzen dute", azaldu du Gentza Alamillo EAJko bozeramaileak.
Horregatik guztiagatik, jeltzaleek espero dute EH Bilduk eta Aiara Batuzek osatzen duten gobernu taldeak lehentasunezkotzat jotzea neurria, "herritarren ongizatearen eta segurtasunaren onerako".